Gau irteerarekin amaitu du ikasturtea Gurutxurtuk

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Pagoetara eginiko gau irteera. (Gurutxurtu)

Pasa den larunbatean egin zuten Pagoetara gau irteera. Udako etenaren aurretik egin duten azken irteera izan da, irailean bueltatuko dira ohiko ekintzekin.

Amaiera ederra eman zioten pasa den larunbatean Gurutxurtukoek ikasturteari.

Altzuzelaitik abiatu eta Pagoetako tontorrera igo ziren. Eguraldiaren gora beherak tarteko, borda barruan egin behar izan zuten afaria eta lainoen azpian zegoen ilargi betea ikusteko aukerarik ez zuten izan. Mendiko iluntasunean eskuargiez lagunduta egin zuten Urdanetarainoko bueltako bidea.

Udako oporraldiaren ondoren hondartzako irteerarekin hasiko dute irailean ikasturte berria.

Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide