Maiatzaren 30ean gau-irteera Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2026ko maiatzaren 20a

Iaz izandako arrakastaren ondoren, aurten ere gau-ibilaldia antolatu dute ikasturtea bukatzeko Gurutxurtu aisialdi taldekoek, Altzuzelaitik Urdanetara.

Maiatzaren 30ean, larunbata izango da irteera. Autobusa 19:00etan abiatuko da Zarauztik eta afaria Pagoetako tontorrean egin ondoren, Urdanetara gaueko 11:30ak aldera iritsiko dira mendizaleak. Ilargi bete bezpera izango da, beraz, eguraldi ona lagun bada, mendian gau ederraz gozatzeko aukera izango da.

Oraingoan izen ematea Pagoetaren egoitzan izango da, maiatzaren 26an, 18:00etatik 19:00etara.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide