Gurutxurtukoak asteburu pasa Lasturren

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2026ko maiatzaren 13a

Pasa den asteburuan egin dute urtero udaberrian egin ohi duten akanpada.

Jolas asko, lagun pila bat eta lo gutxi, hauek izan ohi dira Gurutxurtutarren akanpadetako osagai batzuk.

Pozik itzuli ziren igandean haur, begirale eta sukaldariak Zarautzera, neke aurpegiarekin baina motxilak bizipenez beteta.

Eguraldia lagun, ederki ibili dira Lasturren eta bertako aterpetxean.

Ikasturtea amaitu aurretik, maiatzaren 30ean egingo den azken irteera geratzen zaie oraindik.

Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide