Urbian izan dira asteburuan Gurutxurtukoak

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Eguraldia lagun egunpasa ederra egin zuten Urbia aldean

Pasa den igandean egin zuten irteera. Goizeko 9tan bi autobusetan abiatu ziren Arantzazura, 12,5 kilometroko luzeera zuen ibilbide zirkularra egiteko prest. Udaberri kolorez jantzita zeuden basoak zeharkatuz iritsi ziren Urbiako zelaietara. Aizkorriren magalean eguzkipean bazkaldu eta jolasean aritu ziren haur eta begiraleak. Egun ederra pasata pozik bueltatu ziren etxera Gurutxurtutarrak.

Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide