Urbiara irteera antolatu du Gurutxurtuk apirilaren 19rako

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Gurutxurturen azken irteera Belaguara.

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak aurrera jarraitzen du udaberriko ekintzekin eta prest dute hurrengo jarduera. Egun osoko irteera izango da Urbiara, eta izen-ematea Mendizabal kinkila dendan egingo da, apirilaren 13 eta 15a bitartean.

Azken irteera Belaguara (Nafarroa) egin zuten gurutxurtuzaleek, iraupen eskia egitera, eta eguraldi ederra lagun, egundoko asteburua pasa zuten haur eta gazteek. Elur kontuak atzean gelditu dira, ordea, eta aspaldiko partez Urbiara igoko dira mendizaleak, Alberto gurutxurtukide beteranoaren eskaerari kasu eginez.

Ibilbidearen luzera 12,2 kilometrokoa da, eta 530 metroko garaiera positiboa. Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide