Eski irteera egin dute Gurutxurtukoek

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Gurutxurtu aisialdi taldea eskiatzen asteburuan. (Gurutxurtu)

Eguraldia lagun, asteburu ederra pasa dute Belagua aldean iraupen eskia eginez.

Gurutxurtuko kideak elurretan izan dira asteburu honetan. Larunbatean iritsi ziren Larra Belagua eski estaziora Gurutxurtutarrak. Bertako begiraleekin bi orduko ikastaroa egin ondoren, ikasitakoa baliatuz, ederki ibili ziren iraupen eskia eginez.

Izabako aterpean pasa zuten gaua eta indarrak hartuta ekin zioten igandeko egunari. Eguraldi eguzkitsuarekin egun pasa ederra egin ondoren bueltatu ziren Zarautzera haur, begirale eta helduak.

Datorren irteera bertan behera

Bestalde, martxoaren 15erako iragarrita zeukaten mendi irteera bertan behera utzi dute. Gipuzkoako Mendi Federazioak antolatutako ibilaldi neurtuen egunarekin bat egiten du, eta horregatik hartu dute erabakia.

Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da hau.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide