Gurutxurtukoak Aitzondo-Irustako ur-jauzia bisitatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Gurutxurtu aisialdi taldea atzoko ibilaldian. (Gurutxurtu)

Euripean egin zuten atzoko irteera. Pentsatutako ibilbidea aldatu eta moztu zuten eguraldiaren eraginez.

Gurutxurtukoak Aitzondo-Irustako ur-jauzia bisitatu dute asteburu honetan. Ez zuten goiz bueltarik erosoena egin atzo goizean. Aitzondo-Irustako ur-jauzia bertatik bertara ikustea zen asmoa, Aiako Harrien inguruan egin behar zuten ibilbidean.

Autobusetatik jaitsi orduko euria izan zuten lagun. Haize, euri eta hotzaren eraginez ibilbidea aldatu eta motzagoa egin zuten. Aitzondoko ur-jauzia ikusi eta bertako tuneletan ibili ondoren, gustura hartu zuten autobusetarako bidea.

Hurrengo hitzordua urteroko eski irteera izango da Belagua aldean, otsailaren amaieran.

Zarauzko Gazteria Sailak diruz lagundutako ekintza da honakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide