Otsailaren 8an Gurutxurturen hurrengo irteera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Azken irteera Mutrikuko Olatz auzoan egin zuten Gurutxurtuko kideek, Gipuzkoan. Hurrengoa,  Irungo Meaka auzoan izango da Aiztondo (Irusta) ko ur jauzi inguruan.

Gurutxurturen datorren irteera otsailaren 8an izango da, Irungo Meaka auzotik hasita Aiztondoko ur jauzi ingurura, goiz pasako ibilaldia. Izen ematea, ohiko moduan, Mendizabal kinkila dendan izango da, otsailaren 2tik 4ra. Ibilbidea 7,1 kilometrokoa izango da 370 m desnibel positiboarekin.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide