Ibilaldiaren luzera 6,5 kilometrokoa izango da eta desnibel positiboa 272 metrokoa. Bidean seguruenik haitzulo batera sartuko dira mendizaleak, beraz kopetako argia eta kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. Goiz buelta da antolatutako irteera, beraz eguerdirako herrian izango dira bertan parte hartzen dutenak.
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.