Arrakastatsua Gurutxurturen txistorrada Mollarrin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Aurreko igandean, eguraldi ona lagun, ia 200 mendizalek parte hartu zuen Gurutxurtu Aisialdi Taldeak Talai-Mendi inguruan antolatutako ibilbidean. Goizeko bederatzietan abiatu zen taldea Bertsolari plazatik.

Bidean, Mollarriko kargalekuan, txistorra eta salda hartzeko aukera izan zuten parte-hartzaileek, baita jolasetan parte hartzekoa ere. Ibilaldi honekin, elkarteak bukatutzat eman zuen udazkeneko mendi irteeren egitataraua eta urtarrilean itzuliko dira proposamen berriekin.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide