Abenduaren 14an Gurutxurturen txistorrada Mollarrin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

San Tomas egunaren inguruan, Gurutxurtu Aisialdi Taldeak txistorrada antolatu ohi du urtero. Aurretik noski, hamaiketakoa irabazi egin behar mendi ibilaldia osatuz, aurtengoan Mollarri inguruan.

Izen-ematea Gurutxurturen lokalean izango da abenduaren 9an, 18:00 eta 20:00 artean. Ibilbidea adin guztientzako egokia da, motza eta aldapa gutxikoa. Irteera eta amaiera Iñurritza auzoko Bertsolarien plazan izango da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide