Jendetzak parte hartu zuen Gurutxurtuk antolatutako Gau Beltzean

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2025eko azaroaren 3a

Iazko moduan, Gurutxurtu aisialdi taldeak Gau Beltzaren inguruko ekitaldi berezia antolatu zuen. Ostiralean izan zen, Santa Klara komentuan, eta aurten ere arrakasta handia izan zuen jarduerak, 600 lagun inguruk parte hartu baitzuen.

Ostiralean, Gau Beltzaren aitzakian, Gurutxurtu aisialdi taldeak hitzordu berezia antolatu zuen herritarrentzat. Bigarren urtea da horrelako zerbait antolatzen duena aisialdi taldeak, eta arrakasta handia izan du beste behin. Guztira, 600 pertsona inguruk parte hartu zuten.

Zortzi eta erdietan hastekoa zen ekitaldia eta ordurako haurrak bilduta zeuden komentu inguruetan, gehienak gogotsu, baina oso urduri era berean. Elizaren kanpoaldean beharrezko gomendioak entzun ondoren, hamarreko taldeetan barrura sartzen ziren eraikin zaharreko zirrikituetan zehar ikara, ezusteko eta tentsioz betetako ibilbidea osatzeko. Gaueko hamabi eta erdietarako 400 haur inguruk parte hartu zuten, handik aurrera berriz, helduen txanda zen. Hauek ere irrikaz itxaron behar izan zuten beren txanda iritsi arte. Azkenean goizaldeko 02:30ean itxi zituen komentuak bere ateak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide