Azaroaren 9an Gurutxurturen irteera Bianditzera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Aisialdi taldeak aurrera jarraitzen du udazkeneko bere egitarauarekin eta prest du hurrengo irteera, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko lurretara. 

 

 

Ibilaldiaren hasiera Eskasen izango da, handik Bianditz tontorrera igoko dira eta gainez gain Arritxulora jaitsiko dira mendizaleak. Guztira 7 kilometro inguruko luzera du ibilbideak eta 200 metroko desnibel positiboa. Bazkal ordurako etxean izango dira irteeran parte hartzen dutenak.

Izen-ematea ohiko moduan Mendizabal kinkiladendan izango da azaroaren 3 eta 5a bitartean. 

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide