Urriaren 12an Gurutxurturen hurrengo irteera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Gurutxurtu aisialdi taldea ibilaldi batean. (Gurutxurtu)

Azken irteera Irurtzunetik Latasara egin zuten Gurutxurtuko kideek, Nafarroan; hurrengoa, berriz, Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan izango da.

Gurutxurturen datorren irteera urriaren 12an izango da, Elgoibarko San Migel auzotik Eibarko Arratera, egun osoko ibilaldia. Izen ematea, ohiko moduan, Mendizabal kinkila dendan izango da, urriaren 6tik 8ra.

Autobusa igande goizean abiatuko da, 09:00etan, Agoueseko eta Suhiltzaileetako biribilguneetatik. Jarduera hau Zarauzko Gazteria Sailak lagundutakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide