Irailaren 28an Gurutxurturekin saien balkoira

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Pasa den igande honetan Enbatari animatu ondoren (eutsi neskak!) , oraingo honetan Gurutxurtuko kideok Nafarroara joango gara.

Irurtzundik abiatu eta Bi Haizpe gainetik, saien begiratokira joango gara, ea kataloxak soinean hartuta sairen bat ikusten dugun! Ondoren Latasan emango diogu amaiera irteerari.

Irteera, beti bezala, igande goizean izango da 9:00etan, Agoueseko eta Suhiltzaileetako biribilguneetan eta bazkaltzerako Zarautzera itzuliko gara.

Izenematea Mendizabal kinkiladendan egin beharko da astelehena eta asteazkena bitartean.

Jarduera hau Zarauzko Gazteria Sailak lagundutakoa da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide