Irailaren 14an izango da irteera, Guadalupetatik abiatuta, Hondarribira jaitsiko dira. Autobusa 9:00etan abiatuko da Zarauztik eta egunpasa egingo dute kostako bideetan zehar. Eguraldi ona lagun bada, bainu ederraz gozatzeko aukera izango da.
Oraingoan izen ematea Pagoetaren egoitzan izango da, irailaren 8an eta 10ean, 18:00etatik 19:00etara.
Bestalde, datozen hilabeteetako behin-behineko egutegia ere zehaztu dute.
- Irailaren 21ean, Portugaletera Enbata animatzera
- Irailaren 28a
- Urriaren 12a
- Urriaren 31, Gau Beltza
- Azaroaren 9a
- Azaroaren 28-30 akanpada
- Abenduaren 14a, txistorrada
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.