Gau irteera Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea 2025eko maiatzaren 15a

Aurreko astean Eginon izan ziren Gurutxurtu Aisialdi Taldekoak, asteburu pasa. Ikasturtea ixteko, berriz, ekintza berezia antolatu dute: gaueko ibilbidea. 

Maiatzaren 24an izango da irteera, Altzuzelaitik abiatuta Pagoetara igo eta Urdanetara jaitsiko dira. Autobusa 19:00etan abiatuko da Zarauztik eta Urdanetara gaueko 11:00ak aldera iritsiko dira mendizaleak. Ilargi oso txikia izango da izango zeruan eta ondorioz, eguraldi ona lagun bada, izarrez gozatzeko aukera izango da.

Oraingoan izen ematea Pagoetaren egoitzan izango da, maiatzaren 19an eta 20an, 18:00etatik 19:00etara.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide