Gurutxurturen hurrengo irteera Ipuliñora

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Eguraldi ederra lagun, aurreko igandean Aitzorroten izan ziren Gurutxurtu Aisialdi Taldekoak eta prest dute hurrengo ibilaldia ere, oraingoan Berastegiko Ipuliño mendira.

Txangoa apirilaren 13an egingo dute eta goiz buelta izango da. Ibilbidearen luzera 8,5 kilometrokoa da eta desnibel positiboa 500 metro ingurukoa.

Izen-ematea Mendizabal kinkiladendan izango da, ohiko moduan, apirilaren 7tik eta 9 artean (mesedez errespetatu epea).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide