Gurutxurturen irteera martxoaren 30ean Aitzorrotzera

Martxo hasieran Belaguan izan ziren Gurutxurtukoak, elurretan, iraupen eskia egiten. Dagoneko prest dute hurrengo ekintza.

Aspaldiko partez egun osoko irteera izango da. Ibilaldia Leintz Gatzagan hasiko da, bidean Dorletatik Aitzorrotz gailurrera igoko dira eta bukaera Eskoriatzan izango da. Ibilaldiaren luzera 9,5 kilometrokoa izango da eta desnibel positiboa 410 metro ingurukoa.

Izen-ematea Mendizabal kinkiladendan izango da, ohiko moduan, martxoaren 24 eta 26 artean (mesedez errespetatu epea).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide