Otsailaren 22an Atharri mendira irteera Gurutxurturekin

Azken irteera arrakastatsuaren ondoren, Gurutxurtuk Lapurdira egingo du hurrengo txangoa, Itsasuko Atharri mendira hain zuzen ere.

Mendi-ibilaldi ederra antolatu dugu Itsasu herritik abiatuta, Lapurdiko paisaia berde eta zabalak miresteko aukera ematen duena. Atharri mendia (370 metro) Itsasuren ondoan kokatzen da eta gailurretik Pirinioen eta kostaldearen ikuspegi apartak daude. Bidean Euskal Herriko natura eta historia uztartzen dira. Irteera ohi bezala 9etan izango da eta eguerdirako bueltan izango dira mendizaleak.

Izen-ematea otsailaren 17 eta 19 artean izango da, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan. 

Otsailaren 17a baino lehen Mendizabalera ez joatea eskertuko genuke, izen emate epeak errespetatuz.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide