Otsailaren 9an Egar haitzuloetara irteera Gurutxurturekin

Urtarrilean Pagoeta Mendizale Elkarteak egindako moduan otsailaren 9an Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek irteera antolatu dute Iribas eta Baraibar inguruetan dauden Egar haitzuloetara.

Oraingoan ibilidea ohi baina laburragoa izango da haitzuloetan sartzeko denbora izateko, 5,5 kilometro eskas. Ezinbestekoa izango da linterna eta kaskoa eramatea. Irteera ohi bezala 9etan izango da eta eguerdirako bueltan izango dira mendizaleak.

Izen-ematea otsailaren 3 eta 5 artean izango da, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide