Abenduaren 22an Gurutxurturen txistorrada

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Abenduaren 5etik 8ra akanpadan izan dira Gurutxurtu Aisialdi Taldekoak Azpeitiako Loiolako aterpetxean. Bertan lo gutxi eta parranda ugari egin ondoren berriz ere mendirako martxa berreskuratzeko asmoz abenduaren 22rako irteera antolatu dute Zarautz inguruetan.

Ibilaldiaren ondoren salda eta txistorra jateko aukera izango dute mendizaleek. Ibilbidearen luzera 7,9 kilometrokoa izango da eta 169 metroko desnibel positiboa. Izen-ematekoa ohiko moduan Mendizabal kinkiladendan izango da abenduaren 16 eta 19a bitartean eta oraingoan ez da izango jende mugarik.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide