Azaroaren 17an Gurutxurturen hurrengo irteera

Azken irteeran Nafarroako lurretan ibili ondoren, prest dute hurrengo mendi irteera Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek. Oraingoan, Deba Barrenera, Azkarate gainetik Mendaro herrira abiatuko dira.

Oraingoan ez dago aitzakiarik, ibilbidean beheraka gehiago egin beharko baita goraka baino. Ibilbidearen luzera 7,92 kilometrokoa izango da, desnibel positiboa 237 metrokoa eta negatiboa, berriz, 596koa.

Izen-ematea azaroaren 11 eta 13 artean izango da, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan (adi! azken egunean arratsaldeko 18:00etan itxiko da).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide