Urriaren 27an Gurutxurturen irteera Ulizarrera

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Gogotsu jarraitzen dute Gurutxurtukideek Euskal Herriko mendi ezezagunak zapaltzeko ekimenarekin. Azken irteeran Urbasan izan ziren, bertako Bargagain tontorrean.

Urriaren 27rako zortzi kilometro inguruko zeharkaldia antolatu du Gurutxurtu Aisialdi Taldeak, Nafarroako lurretan, Gorriti herritik Aresora. Bidean Ulizar gailurra igoko dute mendizaleek. Oraingoan goiz buelta izango da.

Izen ematea urriaren 21 eta 23 artean izango da ohi bezala Mendizabal kinkiladendan (adi! azken egunean arratsaldeko seiretan itxiko da).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide