Gurutxurturen hurrengo irteera urriaren 13an

Azken irteeran Pasai San Pedrotik Donostiarako ibilbidea egin zuten Gurutxurtukideek, kostaldeko bidetik. Bidean XIX mende erdialdera Donostiara ura eramateko eraikitako tunela ezagutu zuten mendizaleek, Ulia iparretik hegora, alderik alde zeharkatzen duena.

Hurrengo ibilbidea Urbasa mendilerroan izango da, bertako Bargagain tontorrera, hain zuzen ere. Oraingo honetan egun pasa antolatu du Gurutxurtuk eta bidean bertako pagadi sorgindua ezagutzeko aukera izango dute mendira joaten direnek.

Izen ematea ohiko moduan Mendizabal kinkiladendan izango da, urriaren 7tik 9ra bitartean.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide