Gurutxurtu Aisialdi Taldea martxan da berriro!

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak egindako irteera bateko irudia. (Gurutxurtu Aisialdi Taldea)

Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek prest dute ikasturte honetarako lehenengo irteera. Irailaren 15ean, igandean, izango da, eta ohiturari jarraituz lehenengo irteera hondartzara egingo dute. Elorriagatik hasi eta Debara hain zuzen ere, bertako hondartzan bainatuz.

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak ikasturteko lehen irteera antolatu du hilaren 15erako –igandea–. Lehen irteera hau egun pasa izango da, eta, Elorriagatik hasita, zortzi kilometro inguruko ibilaldia egin ondoren, bazkaldu eta Debako (Gipuzkoa) hondartzan bainatuko dira.

Izen ematea Pagoetako lokalean egin beharko da, irailaren 10ean eta 11n, 18:00teatik 20:00etara (Mendizabal kinkila dendakoek atseden har dezaten).

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide