Otsailaren 4an Jaizkibelera Gurutxurturekin

Erabiltzailearen aurpegia Gurutxurtu Aisialdi Taldea

Azken irteera Xodokagainara egin zuten Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek, Biriatun, eta jadanik prest dute hurrengo irteera ere.

Otsailaren 4ko ibilaldia Pasai Donibanetik abiatuko da eta Talaia bideari jarraituz Mendi Txiki tontorrera igoko dira mendizaleak, Jaizkibel mendiaren mazeletan. Ibilaldiaren luzera 7,6 km ingurukoa izango da eta 353 metroko desnibel positiboa. Izen ematea betiko moduan Mendizabal kinkila-dendan izango da, urtarrilaren 29 eta 31a bitartean.
 

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide