2023a txistorradarekin bukatu ondoren, gogotsu ekin diote berriz ere Gurutxurtu Aisialdi Taldekoek urte berriari.
Urtarrilaren 21erako, iaz bertan behera lagatako txangoa berreskuratu dute, goiz-buelta Biriatu eta Urruña artean, bidean Xoldokagaina igo ondoren. Izen-ematea Mendizabal kinkiladendan izango da, ohiko moduan, urtarrilaren 15 eta 17 artean.
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.