Xoldokagainarako irteera bertan behera gelditu da

250 lagunek izen eman dute iganderako Gurutxurtuk antolatu duen irteeran eta ezinezkoa da hainbeste lagunentzat autobusak lortzea.

Autobus gidarien araudia aldatu egin da eta ondorioz azken aldian arazo handiak daude autobus zerbitzuak lortzeko asteburuetan. Honen ondorioz, eta, halako jendetza kudeatzeak sortzen dituen zailtasunengatik, iganderako aurreikusitako plana bertan behera laga beharrean gertatu da aisialdi taldea. Izena eman duten guztiei dirua itzuliko diete ahalik eta azkarren.

Honen ordez, nahi duenak Zarautz inguruan ibilaldia egiteko aukera izango du. Elkargunea Salbideko parkea izango da 09:00etan eta doako jarduera izango da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da hau.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide