Iraupen eskia egiteko aukera Gurutxurturekin

Momentuz mendietan elur gutxi den arren, Gurutxurtu Aisialdi Taldeak iraupen eskiaz gozatzeko aukera eman nahi die gaztetxoei eta, horretarako, otsailaren 11 eta 12rako irteera antolatu du Somportera.

Autobusa otsailaren 11n abiatuko da goizean goiz, 05:30ean, eta itzulera, berriz, hurrengo egunean izango da, arratsaldean. Larunbateko eta igandeko bazkariez norberak arduratu beharko du. Larunbat gaueko afaria, loa eta gosaria, berriz, Villanuako aterpetxean egingo dituzte irteeran parte hartzen dutenek.

Ekintzan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da gutxienez LH4 ikasmailan izatea. Irteeraren prezioa 90 eurokoa da, eta izen ematea urtarrilaren 12an izango da, Santa Marina kalean dagoen Gurutxurturen egoitzan, 18:00etatik 19:00etara. Izena eman nahi dutenek altuera eta oinetako tailaren berri eman beharko dute.

Gehienez ere 55 lagunentzako tokia dago; beraz, gerta liteke izena ematen duten guztientzat lekurik ez egotea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide