Azken igandean Leaburutk Gaztelura zeharkaldia egin zuten Gurutxurtukoek eta bertan, eguraldia lagun, 180 mendizalek parte hartu zuten.
Azaroaren 6ko irteeraren luzera 8 kilometro ingurukoa izango da eta desnibel positiboa 400 metrokoa. Betiko moduan izen ematea Mendizabal kinkila dendan izango da eta azken eguna azaroaren 3an, osteguna, izango da, arratsaldeko zazpiak baino lehen.
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.