Leaburutik Gaztelura irteera

Urriaren 23an irteera egingo dute Gurutxurtuko kideek.

Azken igande honetan, giro ederrean ibili ginen Aralar inguruan, 140 mendizalez inguraturik. Izandako arrakastaren ondoren, gogotsu gaude hurrengo ibilaldirako. Oraingoan, Tolosaldera hurbiduko gara, Leaburutik Gaztelurako goiz buelta batean. Guztira 7,2 kilometroko ibilbidea izango da, 520 metroko desnibelarekin.

Betiko moduan, izen ematea Mendizabal kinkila dendan izango da, urriaren 20an, osteguna, arratsaldeko zazpiak baino lehen.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide