Azken irteera Saien balkoira izan zen, goiz pasa ederra izan zen haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat. Oraingoan, berriz, zeharkaldi bat antolatu dute, Alkizatik abiatu, Zelatunera igo eta Iturritotzera jaitsi. Guztira, 9 kilometro inguruko ibilaldia izango da, 550 metroko desnibel positiboarekin.
Txango honetan parte hartu nahi izanez gero, Mendizabal kinkila dendan izen eman beharko da martxoaren 14tik 18ra bitartean, arratsaldeko 19:00ak baino lehen.
Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera da honakoa.