Azaroaren 21ean Gurutxurturen irteera Guratzera

Ibilbidea nagusiki pagadian zehar da, udazken garai honetarako ezin aproposagoa.

Larraulen akanpada egin ondoren Gurutxurtu Aisialdi Taldeak aurrera jarraitzen du bere egutegiarekin eta goizpasa ederra antolatu dute hilaren 21erako. Oraingo honetan Gorrititik abiatuko dira eta Guratz mendira igo ondoren Huitzira jaitsiko dira.

Izen-ematea betiko moduan Mendizabal kinkiladendan izango da eta azken eguna azaroaren 17a, asteazkena, izango da.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide