Urriaren 17an Gurutxurturen egun osoko irteera Añarbera

Ibilaldia Errenteriako Susperregi auzoan hasiko da eta Añarbeko urtegian amaitu.


Aurreko igandean Berastegitik San Lorentzora igo ziren Gurutxurtu Aisialdi Taldekoak eta orain egun osoko irteera prestatu dute 17rako Añarbera. Txango honetan parte hartu nahi dutenek Mendizabal kinkila dendara joan beharko dute izen emateko. Epea urriaren 8an, ostirala, hasiko da eta 14an, osteguna, bukatu arratsaldeko 7etan.

Zarauzko Udalaren Gazteria Sailak diruz lagundutako jarduera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide