Gurutxurturen irteera Ipuliñora igande honetan

Gurutxurtu Aisialdi Taldeak goiz buelta antolatu du urriaren 3rako. Izen ematea Mendizabal kinkila dendan izango da.


Irailaren 17-18 asteburuan Lasturreko aterpetxean izan ziren Gurutxurtuko gaztetxoak. Honen ondoren irteera egingo du elkarteak igande honetan. Ibilaldia Berastegin hasiko dute eta handik Ipuliñora igoko dira, atzera ere Berastegira itzultzeko. Irteera goiz buelta izango da, bazkalordurako Zarautzen izango dira beraz. Txango honetan parte hartu nahi dutenek Mendizabal kinkila dendan izen eman beharko dute asteazkena arratsaldeko zazpirak baino lehen.

Era berean urte amaera arteko egutegia ere argitaratu du elkarteak. Irudian ikus daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide