COVID-19aren eraginez Gurutxurtu Aisialdi Taldeak bertan behera laga behar izan zituen bere jarduera guztiak. Orain ordea, urte bukaera arteko egutegia osatu dute eta urriaren 18an egingo dute lehenengo irteera Zumaiara. Betiko moduan izen ematea Mendizabal Kinkiladendan egin behar da eta epea zabalik dago urriaren 15eko 19:15era arte. Ibilaldian edozeinek parte har dezake.
Egoera berriaren aurrean kontingentzia plana prestatu dute Gurutxurtu elkartekoek eta irteeran parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da izen ematean jasotako papertxoa sinatuta ekartzea irteerara, kontingentzia plana onartzen dela adierazteko (kontingentzia plana beheko irudietan irakur daiteke).
Elkarteko kideak ilusioz eta arduraz jardun dira azkenaldian dena prestatzen eta gogotsu daude botak zikintzen hasteko.
Gurutxurturen urte amiera arteko irteerak honakoak izango dira:
- azaroak 8
- azaroak 22
- abenduak 13