Gune ibiltaria eta haurrentzako jolasak, Zarauzko Euskaraldiaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz

Ostiral arratsaldean izango da, Lege Zaharren Enparantzan, eta herriko aisialdi taldeko begiraleek gidatuko dute egitasmoa.

Zarauzko Euskaraldiaren batzordea hainbat ekitaldi antolatzen ari da maiatzaren 15etik 25era egingo den ariketa soziolinguistikora girotzeko. Joan den astean hitanoari buruzko solasaldi interesagarriaren ondotik, ostiral honetan, gune ibiltaria eta haurrentzako jolasak prestatu dituzte.

Zarauzko aisialdiko begiraleek gidatuko dute jardunaldia, 17:00etatik 20:00etara, Lege Zaharren Enparantzan. Eguraldi txarra egingo balu, Merkatu Plazako lehen solairura lekualdatuko lukete.

Egitasmoa iragartzeko, gainera, Motxian-Etxebeltz Bertsoguneko ikasle  gaztetxoek bertso bat sortu eta bideoz grabatu dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide