Euskaraldiko Hamaikakoa: Iñaki Azkue (2)

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz

Zarauzko Euskaraldiko batzordeak apirilaren 6an aurkeztuko du aurtengo hamaikakoa. Hamaikakoa osatuko duten kideak ezagutzera ematen ari da, eta gaur bigarrena aurkeztu du.

Iñaki Azkue begiralea da Euskaraldiko Hamaikakoaren bigarren kidea, eta Iraide eta Aratz kideen laguntzaz azaldu ditu gazteen artean topatu dituen erronkak. Gurutxurtu, Txipristin, Haur Kultur Taldea eta Bugi-Bugi aisialdi taldeetako begiraleek urte osoan zehar egiten dute Euskaraldiak proposatzen duen ariketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide