Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue? Oinarrian hau proposatzen ziguten: gaur, maiatzaren 3an, ekimenean parte hartu dugun guztion bizipenekin sareak betetzea.
Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu.
Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura!!!
Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea!
Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi!!!
#EtxealditikEuskaraldira @euskaraldia @zarautzeuskaraldia