#7 - ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak?

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2020ko api. 30a, 12:57

ELKARBANA DITZAGUN ASTE HONETAN IZANDAKO BIZIPENAK!

Partekatuko ditugu asteon izan ditugun bizipenak? Gaurko proposamena, aste honetan guztian egindakoei, sentitutakoei eta bizitakoei lotuta dator.

Ez da gaur egitekoa… gaur, bihar eta etzi prestatu eta maiatzaren 3an, guztiok elkarrekin egiteko da!!! Etxealdian Euskaraldia prestatzen aritu garen komunitatearen bizipenak munduari erakustea da gure nahia.

Horretarako, aste honetan zehar hizkuntza ohiturak aldatzeko entrenamentuan izandako bizipen bat edo batzuk hartu eta zabaltzea eskatu nahi dizugu: bizipena kontatzen duen bideoa, argazkia, testua, bertsoa, irudia, pankarta…. nahi duzuna sortu eta sare sozialak, balkoiak eta lehioak erabili ditzagun partekatzeko.

#EtxealditikEuskaraldira
#zarautz
@zarautzeuskaraldia
@euskaraldia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide