Etxean egotea dagokigun arren, etxealdia hasi aurreko ohiturei guztiz uko egin beharrik ez daukagu. Badira, aisialdiari lotutako zenbait kontu, moldatuta bada ere, etxean egin ditzakegunak.
Horietako bati lotuta dator gaurko proposamena. Asteazkenetan ikuslearen eguna izaten ohi da Euskal Herriko hainbat zinema aretotan. Zinemara joan eta filmeak ikusteko baliatzen du eguna hainbat zinezalek. Orain ezin dugu zinema aretoetara joan, baina ikus ditzagun euskarazko filmeak eta tartea har dezagun ingurukoekin filmeen gainean aritzeko.
Lotura hauetan aukera zabala aurkituko duzue:
- Etxean goxo. UEMA
- Ganbara.
- Kimuak. 2019ra arteko Euskarazko film labur guztiak ikusteko aukera
- Huhezinema
- Filmak, dokumentalak…euskaraz. Iparra.eus
- Filmin euskaraz
- Euskarazko filmak. EITB
- Nahieran EITB
- Euskal Encoding-ak
- Argia multimedia kanala
- E-liburutegia. Euskarazko film ugari daud
Eta gogoratu! Gaur, EiTBri esker, eta EiTB eta Tokikomen akordioa oinarri, Euskal Herriko Telebistetan bi euskal filmaren emisio bateratua egingo da: 16:00etan, Elkano: lehen mundu bira ikusteko aukera egongo da, eta 21:00etan, berriz, Gartxot.
- Gartxot: konkista aitzineko konkista 2011. urtean Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren agindupean egindako animaziozko filma da. Asisko Urmenetaren Gartxot komikian oinarritutako filma da, Arturo Kanpionek idatzitako Gartxot, Itzaltzuko Bardoa liburutik abiatutako komikia.
- Elkano: lehen mundu bira berriz, 2019an estreinatutako animazio filma da, Angel Alonsok zuzendua. Jose Antonio Vitoria eta Garbiñe Losadak Juan Sebastian Elkanoren ibileratan oinarritu zuten filmerako egindako gidoia.