Hamaika laguneko taldea Zarauzko Euskaraldiaren erreferente izango da, eta, Euskaraldia definitzen duten hitz bana hartuta irten ziren oholtza gainera. Hitz horietako bakoitzak, gainera, letra bat ere bazuen nabarmenduta, eta, 11 hitzak elkartuta EUSKARALDIA osatu zuten denen artean:
Horacio Chacin (Aldaketa)
Su Lim (Aniztasuna)
Ainhoa Murua (BAikortasuna)
Carmen Hernandez (TalDea)
Marimar Manterola (Erabilera)
Sara Rubio (Ibilbidea)
Fausto Berazadi (AKtibazioa)
Xabat Olaizola (EtoRkizuna)
Anjel Lertxundi (ELkarlana)
Mikel Kazalis (IkuSgarria)
Xabier Txurruka (LUrraldea)
Hamaikakoaren lagun bakoitzak egokitu zitzaion hitzaren gaineko azalpen labur bat eman zuen, eta une hunkigarria izan zen. Hona hemen Anjel Lertxundik esandakoaren zati bat:
“ELKARLANA: “L” da da oparitu didaten letra, eta ele bat -hizkuntza bat- lorpen sozial bat da, elkar lagundurik eta elkarrekin lan eginez lantzen den errealitate bat. Baina errealitate horrek euskal hiztunon elkartasuna eskatzen du."
Hamaika lagun horiek modu pertsonalean eta borondatez erabaki du Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra belarriprest eta ahobizi rolak hartuko dituzte.
Ekitaldi alaia eta herrikoia izan zen atzokoa: haurrentzako txokoa, antzerki-esketxak, bertsolariak, trikitilariak…, eta ilusioz ekin diogu Euskaraldia antolatzeari.
Informazio gehiago, Zarauzko Hitzan.