Euskaraldia

Zarauzko Euskaraldiaren aurkezpena, igandean Munoan

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Zarautz 2018ko api. 20a, 15:43

Igande honetan, 12:00etan aurkeztuko dugu Euskaraldia Zarautzen.

Badira hilabete batzuk lanean hasi ginela eta herritarren aurrean egingo dugun lehen ekitaldi honetarako gogotsu gabiltza.
Goiza haurrentzako jolasekin hasiko dugu eta ondoren Belarriprest eta Ahobizi igoko dira oholtzara Euskaraldia zer den eta herritarrek zer egin beharko duten azaltzera. Ondoren, Zarauzko hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu. Hauek herriko hamaika pertsona erreferente dira, adin, alor eta profil ezberdinetakoak. Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa adierazi dute eta hitz batzuk esango dituzte. Andoni Egaña eta Nahikari Gabilondok hartuko dute hitza hurrengo eta, amaitzeko, Zarautztrik taldeko kideen trikitixa soinuak izango ditugu.

Goiz ederra izango da, giro ezin hobean. Denok gonbidatuta zaudete!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide