Musika plazan elkartu ziren gero, eta hainbat abesti jo eta kantatu zituzten kioskotik, elkarrekin. Jaialdia borobiltzeko, txokolatadaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.
Atzo izan zen Xexili eguna, baina Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasle eta irakasleek ostegunean izan zituzten ospakizunak. Eskolatik hasita, kalez kale aritu ziren, instrumentuak eskuan eta kantuen hitzak ezpainetan.