Igandean 18.797 herritar daude boza ematera deituta, udaletako eta batzar nagusietako ordezkariak aukeratzeko. Zarautzen bost dira aurkeztutako zerrendak, eta haietako lau alkategaik hartu zuten parte mahai inguruan: Xabier Txurruka (EAJ), Itziar Murua (EH Bildu), Gloria Vazquez (PSE-EE) eta Ana de Benito (Ahal Dugu-Equoberdeak).
Erlo Telebistak eta Arraio Irratiak mahai ingurua zuzenean eskaini zuten beren euskarrietatik, eta hemen dago ikusgai Erlo Telebistak hartu zuen mahai inguruaren bideoa.