EH Bilduk herritarrak animatu ditu azaroaren 22an Bilboko manifestazioan parte hartzera

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz 2025eko azaroaren 16a

'Askatasun haizea' manifestazio nazionala.

Askatasun haizea lelo hartuta mobilizazio nazionala egingo dute egun horretan. Zarauztik autobusa antolatu dute, eta izen ematea Arrano eta Eguzki tabernetan egin daiteke.

Askatasun haizea lemapean manifestazio nazionala deitu du EH Bilduk. Bilbon izango da, azaroaren 22an, 17:30ean Casillatik irtenda, eta herritar oro animatu dute bertan parte hartzera. Joan-etorria errazteko autobusa jarri dute Zarauztik, eta zerbitzua erabili nahi dutenek Arrano eta Eguzki tabernetan eman dezakete izena jada.

EH Bilduren hitzetan, "Euskal Herriaren askatasuna eta subiranotasuna" aldarrikatzea du helburu mobilizazioak: "Euskal Herriaren etorkizuna askatasunez erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko eta indar erakustaldi kolektibo batean parte hartzeko".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide