EH Bilduren ikuspegia Zarauzko jai ereduaz

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Zarautz

SKAPAko jaietan, bi lagun saiheskiak parrillan erretzeko prestatzen.

Jai egitarauak gero eta gutxiago dira herritarrei zuzendutakoak, eta gero eta gehiago bisitari eta kanpoko kontsumoari begirakoak. Gure helburua, berriz, herritarren ekarpenak entzun, elkarteekin elkarlanean aritu, eta benetan guztiontzat izango diren jaiak eraikitzea da.

Zarautzen gero eta ohikoagoa da jaiak handitzea, edukiak turistifikazio logiketan oinarritzea eta herritarren parte hartzea bigarren plano batera baztertzea. Jai egitarauak gero eta gutxiago dira herritarrei zuzendutakoak, eta gero eta gehiago bisitari eta kanpoko kontsumoari begirakoak.

Guk bestelako jai ereduan sinesten dugu. Gure ustez, jaiak izan behar dira zarauztarrentzat eta zarauztarrekin egindakoak. Herritarren parte hartzea erdigunean jarriko duen eredua bultzatu nahi dugu, non auzolana, inklusibitatea, segurtasuna, berdintasuna eta jasangarritasuna izango diren ardatz.

Jaiak dira komunitatea sendotzeko, elkarrekin ospatzeko eta gure herriaren izaera biziarazteko tresna indartsua, eta ezin ditugu bihurtu irudi hutseko produktu turistiko.

Zarauzko EH Bilduko Udal Taldeak konpromisoa hartu du jai eredua aldatzeko norabidean lanean jarraitzeko. Herritarren ekarpenak entzun, elkarteekin elkarlanean aritu, eta benetan guztiontzat izango diren jaiak eraikitzea da gure helburua. Benetan Zarauztik eta zarauztarrontzat

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide