Ostegun honetako udalbatzarrean, datorren urteko Ordenantza Fiskalak bozkatu dira, eta Zarauzko EH Bilduk aurka bozkatu du.
Udal gobernuaren ordenantza fiskalen zirriborroa jaso ostean, EH Bilduk lanketa egin eta proposamena aurkeztu zion gobernuari, negoziatu eta akordio batera iristeko asmoarekin. Ion Arozena EH Bilduren Zarauzko zinegotziak adierazi duenez, talde subiranistak negoziatzeko nahia azaldu zuen, beti ere udal gobernua gure proposamenetan sakontzeko prest azaltzen bazen. Baina, ez da horrela izan. Arozenak aitortu duenez, “igoera orokorra guk lehenesten genuena baina altuago izan arren onartzeko prest geunden, gobernua tributazioan berdintasuna eta justizia txertatzeko aldaketak egiteko prest egongo balitz, baina hau ere ez da gertatu, beraz, ezin izan dugu besterik bozkatu”.
EH Bilduren proposamenak
2025erako Ordenantza Fiskalak onartzeari begira, EH Bilduk “Ondasun higiezinen gaineko zergaren (OHZ) errekarguari ezarri dakizkioken salbuespenetako bat kentzea eskatu zuen, hain zuzen ere, bigarren etxebizitza dutenei OHZn etxebizitza horren gaineko %100eko errekargua mantentzea, nahiz eta kontsumo bat izan, hau da, kontsumoaren salbuespena kentzea”.
Azkenik, EH Bilduk progresibitatean sakontzearen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen. Aurreko urteko Ordenantza Fiskalak lantzeko Udal Gobernua eta EH Bilduren arteko elkarrizketetan urte hau Ordenantza Fiskal progresiboen inguruko lanketa bat egiteko baliotuko zela esan zuen Udal Gobernuak baina Udal Gobernuak ez du bere hitza bete eta, gainera, lanketa hori egiteko konpromisoa ere ez du hartu nahi izan.