Honakoak dira proposamenak:
- Gazteen emanzipaziorako diru laguntzak.
- Alokabide bitartez etxea alokatzen duen etxe-jabeari diru laguntzak.
- Merkataritza txikia bultzatzeko merkatari berriei alokairurako diru-laguntzak.
- Hezkuntza komunitatearekin prozesu bat abian jartzea.
- Kultura departamenduko sormen proiektuak diruz laguntzeko partida igotzea.
- Udalekuak: haur guztiek aukera izan dezaten partida igotzea.
- Kiroldegiko soinuak ekiditeko eta insonorizazioaren azterketa bat egitekoa.
- Zarauzko Giza Eskubideen urraketen azterketa egitea.
- Trafikoaren inpaktuaren azterkerta egitea.
- Bidegorriak eta bizikleta bideak indartzekoa.
- Oinezkotzearekin jarraitzea.
- Lurperatzearen inguruan hartutako konpromisoei bide emateko partida bat.
- Orokietako HHko patioa berritzekoa. Pilartxo enea parkea estaltzea.
- Malekoia eta Getari bideko barandillak berritzea.
- Kalitate akustikoa aztertzeko zarata neurketak.
- Ostalari eta merkatariekin euskarari buruzko lanketa.
- Efizientzia energetikoa:
- Udal planaren inplementazioaren azeleratzea.
- Herritarrekin autokontsumoa bultzatu eta energia berriztagarrien aukerak lantzeko kontratazioa (sor daitezkeen komunitate energetikoei lagundu, aholkatu…)
- Disuasio aparkalekuak.
- Hegoalden lurrak erostea.
- Festetako diru partiden berrantolaketa: San Pelaio eta auzoetako festetako partidak igo eta abuztukoak orekatu.
- Udal eraikinak berritzeko plana.
- Kultur mahaia osatzea.
- Kirol mahaia osatzea.
- Bolatokia estaltzea.
- Zarauzko udaltzaingoa kontratatzeko Zarauzko Udalaren OPE/lan poltsa bat egiteko partida bat irekitzea.